Ongi etorri GeoNative gunera!

English version

 

Begiratu nazioarteko edozein mapa. Ez duzu Donibane-Garazi, Donostia edo halakorik aurkituko. Erdarazko izenak bakarrik. Penagarria.

Eta saiatu aurkitzen Eskoaziako mapan Edinburgen izen gaelikoa, edo asma ezazu nola ote diren Boliviako indiarrek beren herriei ematen dizkieten jatorrizko izenak... Hizkuntza gutxiagotuak ez dira mapetan azaltzen. Geografiak ukatu egiten gaitu.

Hutsune lotsagarri hori konpondu nahi luke GeoNativek. Herri eta kultura txikiak handiak bezain aberatsak eta baliagarriak dira. Eta errespetuzko tokia merezi dute munduan, baita mapetan ere.

GeoNative gunea Luistxo Fernandezen ardurapean dago. Zure iradokizunak eskertuko ditugu. Idatzi hona: geonative@reocities.com.


GeoNative honela dago antolatuta:

Zer berri?
Orriei egiten dizkiogun berrikuntzak datarekin apuntatzen ditugu hemen. Gunea nola osatzen joan den ere ikus dezakezu.
 

Taulen aurkibidea

Prest ditugun toponimo taulak, herrialdez herrialde ordenatuta.
 

Loturak

Gutxiengoekin zerikusia duten guneetarako loturak. Beste zenbait euskal gunetara ere bai. Bestetik, orrialde bakoitzean ere badaude herri edo hizkuntza horri dagozkion loturak, baita datuekin lagundu diguten jendearen e-posta helbideak ere.
 

Informazio bila

Herrialde eta kasu asko darabilzkigu buruan, baina ez dugu daturik. Ahalik eta gutxiengo eta nazio txiki gehien bildu nahi ditugu orri hauetan, eta hobeto ezagutu nahi genituzkeen gai batzuk aipatzen ditugu. Alor hau ingelesez dago soilik, kanpora begira baitago idatzia, gunearen bisitari kanpotarrek lagun gaitzaten. Hala ere, zuk zeuk jakingo bazenu Nigeriako Yoruba izenen berri (adibidez), lagun gaitzakezu, jakina.
 

Bisitarien iritziak

Jendeak bidali dizkigun iritziak. Utzi zeuk ere zeurea, ilusioa egiten digu!
 

Alphabet Street

Azentuak, zeinu diakritikoak, karaktere bereziak, nola idatzi R sabindarra Interneten, alfabeto ez latinoentzako transliterazioak (grafiko argigarriekin)... Atal berri bat gure gunean. Zeinu bereziak idazteko asmatu dugun ASR sistemaren berri ere izan dezakezu.
 

Mapak

Herrialde eta hizkuntza askoren orrietan mapak ezarri ditugu.Tankera askotakoak dira tamainan, kalitatean eta motan. Mapen irudi gehienak ez daude GeoNative-ko memoria espazioan gordeta, urruneko URL edo kokapenetan baizik. Horrek esan nahi du behera kargatzen denbora dexente behar dutela batzuek. orri batzuetan mapak ikusi nahi badituzu, klik egin eta beste orri batean irekiko zaizkizu. Beste batzuetan, aldiz, orrian bertan dago mapa, eta kasu horretan irudiak kargatzen zain egoteko gogorik ez baduzu, zure arakatzaileko irudien aukera ken dezakezu.
 

Euskal gaiak

Euskal Herriaren eta euskararen inguruko informazioa. Ingelesez dago, erdaldunei begira pentsatua baitago.

Gune elebiduna da GeoNative. Orri gehienak elebidunak dira, beste batzuek bi bertsio dituzte, eta bakan batzuk elebakarrak dira. Orri bakoitzaren azpialdean GeoNativeko alor desberdinetara eramango zaituen lotura-multzoa ageriko da, errazago mugi zaitezen.

Bisitari euskaldun baino kanpotar gehiago jasotzen ditu gune honek. Kuriositatea baduzu, orri jakin batean neurgailu estatistiko bat ezarri dugu, ingelesezko taulen aurkibide nagusiak dituen bisitak neurtzeko.


Main page

Table index

Looking for info

Links / Loturak

Your comments

Sarrera orrira

Taulen aurkibidea

New! / Zer berri?

Alphabet Street

Bisitarien iritzia

Zure iritziak, zuzenketak, gehikuntzak
Your comments, corrections, additions

->

geonative@reocities.com




Euskalbanner
Euskalbanner


Orri honetako kontadorea:

GeoCities© GeoNative [http://www.reocities.com/geonative]
Maintained by
Luistxo Fernandez and hosted by GeoCities
Get your own
Free Home Page

1