Alfabeto zirilikoa eta Transliterazioak

Sarrera -- Errusiera -- Nola eman izenok euskaraz

 


Sarrera
 
GeoNativeko lehen transliterazioak ingelesean oinarrituak zeuden, baina horren anglo-zentriko ez izatea erabaki genuen aholku on batzuk entzun ondoren. Orain nazioarteko estandarrak darabilzkigu.
 
Adibidez, errusierarentzat, GOST 1983 sistema darabilgu, Nazio Batuek onartua 1987an. Estandar honek (eta transliterazioetan ageri diren gainerako gehienek) HTMLz ezin adieraz ditzakegun zeinu diakritikoak ditu, beraz gure ASR sistema darabilgu haiek adierazteko.
 
GOST eta beste sistema ondo ezarritako batzuetan oinarrituz, "nazioarteko" ereduak proposatzen ditugu beste hainbat hizkuntzarentzat, hala nola Nogai hizkuntzarentzat. Jakina, Nogairentzat ez dago "nazioarteko estandarrik", baina egin dugun taula behintzat bat dator ongi ezarritako beste transliterazioekin.
 
Transliterazioaren jatorria kortxete artean adierazten dugu [ ]. Batzuetan GeoNative bera eta gure kolaboratzaileak (batez ere Thomas Tvegaard eta Peeter Päll) dira jatorria: bereziki honako asmatutako ereduak dira.
 
Orri honetan, errusieraren eredua jarri dugu. Errusiera ez beste transliterazioak ezagutzeko, jo Alphabet Street-eko aurkibidera.Tauletarako egin diren alfabeto zirilikoen irudiak bi jatorritakoak dira:
Laburtasunagatik, transliterazioetan letra xeheak besterik ez ditugu jarri.
 


Errusiera


GOST [Nazio Batuak, Montréal 1987]

 

GOST + ASR diakritikoak adierazteko [GeoNative-n hauxe erabiltzen dugu]

 a, b, v, g, d, e, ë, z<, z, i,

 j, k, l, m, n, o, p, r, s, t,

 u, f, h, c, c<, s<, s<c<, ", y, ',

 è, ju, ja

Ingelesezko ohikoa transliterazioak [BGN, PCGN, 1947]

 a, b, v, g, d, ye-/-e-, yo, zh, z, i,

 y, k, l, m, n, o, p, r, s, t,

 u, f, kh, ts, ch, sh, shch, ", y, ',

 è, yu, ya

Euskaraz [Euskaldunon Egunkaria]

 a, b, v, g, d, je-/-e-, io, j, z, i,

 i, k, l, m, n, o, p, r, s, t,

 u, f, kh, ts, tx, x, stx, (), i, (),

 e, ju-/-iu, ja-/-ia

Nola eman izenak euskaraz

Beste iturri batzuetan kontsultatuz gero, izen hauek beste itxura bat izango dute ingelesez, frantsesez edo gaztelaniaz, bakoitzak bere transliterazio ereduak dituelako. Euskaraz eta frantsesez Brejnev dena, Brezhnev da ingelesez eta gaztelaniaz. Hortaz, izenok zuzen idatzi nahi badituzu (errusieraz zein beste hizkuntza zirilikoetan) transliteratu egin behar dituzu euskarara. Hor goian, errusiera nola transliteratu adierazten dugu.
 
Laburki, hauek dira aldaketa nagusiak:
 

GeoNative, ASR erabiliz (1)

ingelesez

frantsesez

gaztelaniaz

EUSKARAZ

j

y

y

y

i (2)

z<

zh

j

zh

j

h

kh

kh

j

kh

c

ts

ts

ts

ts

c<

ch

tch

ch

tx

s<

sh

ch

sh

x

y

y, ï

i

y

i

ks

x

x

x

ks

ge, gi

ge, gi

gue, gui

gue, gui

ge, gi

u

u

ou

u

u

(1) Transliterazio honek ezin adieraz ditzakegun zeinu diakritikoak erabiltzen ditu, horregatik idazten dugu ASR sisteman.
(2) Hitz hasieran j-, hala nola Jeltsin.

Errusiera ez beste alfabeto zirilikoetatik egindako aldaketetan, honako hauek ere kontuan izan:

GeoNative, ASR erabiliz

ingelesez

frantsesez

gaztelaniaz

EUSKARAZ

x

kh

kh

j

kh

h

h

h

h

h

q

q

q

q

k

w

w

ou, w

w

w, u

gh

gh

gh

g

Errusiera ez beste transliterazioak ezagutzeko, jo Alphabet Street-eko aurkibidera.
 
.


Eguneratua: 1997-10-27

 

Main page

Table index

Looking for info

Links / Loturak

Your comments

Sarrera orrira

Taulen aurkibidea

New! / Zer berri?

Alphabet Street

Bisitarien iritzia

geonative@reocities.com

Your comments, corrections, additions ...

Zure iritziak, zuzenketak, gehikuntzak ...

Alphabet Street - GeoNative © Luistxo Fernandez & Marije Manterola


This page hosted by

GeoCities

Get your own Free Home Page